HIRUGARREN EGUNA (ostirala):

Goiz esnatu, gosari potentea hartu eta Londreseko parkeak ezagutzera goaz. Hyde Park da gure lehenengo abiapuntua. Bertan, bizikleta batzuk alokatuko ditugu parke osoa azkarrago ikusi ahal izateko. Bazkaldu eta gero, Paddington tren geltokian Oxford-era joateko ticket bat erosiko dugu. Zorionez, ez da batere garestia, zazpi libra kosten baitu. Londresetik Oxforderako bidaiak ordu bat irauntzen du. Oxfordeko Unibertsitatea eta Harry Potter filmatu zuten zelaia eta gaztelua bisitatuko dugu. Hiria ikusi ostean, Oxfordetik ateratzen den autobus bat hartuko dugu, hotelera bueltatzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario