Zorionez, gure hoteletik oso hurbil metro geltoki bat daukagu. Beraz, Westminster aldera joango gara zentroa bisitatzera. Lehenik, Tower of London, Tower Bridge eta Big Ben-a ikusiko dugu eta ostean, London Eye-an montatuko gara bi taldetan antolatuta. Bi ordu izango ditugu bakoitzak zentroan dagoen edozein lekutan jateko. Bazkaldu eta gero, British museora joango gara, ikusteko gauza zoragarri ugari baitaude. Geroago, Candem Town-era joango gara bertako giro ikaragarria ikusi ahal izateko eta bakoitzak nahi dituen erosketak egiteko. Bertan gaudela aprobetxatuz, han afalduko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario