Lehen batxilergoko ikasleok ikasbidai ikaragarria antolatu dugu Londresera. Londres, Erresuma Batuko hiriburua da, gainera, hiri hau munduko bisitatuenetariko bat da. Hirurogei lagun gara eta bi irakasle datoz gurekin, beraz, guztira 62 pertsona izango gara.
Hegaldia Easyjet konpainiarekin egingo dugu ez baita hain garestia. Bakoitzari 54€ kostatuko zaio joan-etorria. Joana, Otsailaren 21ean izango da, bostetan aterako gara Loiuko aireportutik. Etorria otsailaren 25an izango da, seietan aterako gara Londreseko Gatwick aireportutik. Hegaldiak 2 ordu irauten du.
Autobusa erabiliko dugu Londresen moldatzeko, eta hark eramango gaitu hotelera.
Aukeratu dugun hotela Peckham Lodge deitzen da, 3 izar ditu, hala ere, jendeak esaten du oso ondo dagoela. Hotela 75€ kostatuko zaio bakoitzari, eta gosaldu nahi izanez gero, 8€ ordaindu behar ditugu gosaldu nahi dugun bakoitzean. Logelak lau pertsonakoak dira eta telebista, bainugela eta aire girotua daukate. Hotela autobus geltoki baten alboan dago, eta hortik erdigunera hamabost minutu daude. Horrez gain, hotelak wifi-a dohainik dauka.